XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Departamentu bateko arazoak burutzen arduratuko den Foru Diputatua hautatzeko, hartako arduradunaren egoneza, gaisotasuna, bateraezintasuna edo aldi baterako eragozbiderik gertatuko balitz.

8. Diputatuen Kontseiluko Batzarraldietarako deiak egin eta hauetan Lehendakari ihardutea, Gai-Zerrenda finkatzea, deliberazioak zuzentzea eta hauek bukatutzat eman edo etentzea.

9. Sor daitezkeen Diputatuen Batzorde Ordezkatuetarako deiak egin eta hauetan Lehendakari ihardutea, aurreko atalean aipatutako ahalmen beretsuez.

10. Foru Diputazioaren izenean, Batzarre Nagusien aurrean, Erakunde-Antolaketarako Arauko 33. artikuluak aipatzen duen adierazpen publiko orokorra egitea urtero.

11. Batzarre Nagusietan konfidantza-galdekizuna planteatzea, Diputatuen Kontseiluaren aldez aurreko deliberazioz.

12. Batzarre Nagusietako Batzarraldirako deia eskatzea, Diputatuen Kontseiluaren aldez aurreko akordioz.

13. Batzarre Nagusiei meneratzea hauen geroko onarpena edo berronespena beharko duten Diputatuen Kontseiluaren akordioak.

14. Batzarre Nagusiei beharrezko informazioa eta laguntza ematea, Erakunde-Antolaketarako Foru Araueko 31. artikuluaren arabera.

15. Batzarre Nagusien eta Diputatuen Kontseiluaren akordioak argitara eman, gauzatu eta betearaztea, bidezko denean.

16. Foru Arau Proiektuen elaboraketa zuzentzea eta Foru Diputazioaren arauezko programa koordinatzea.

17. Foru Diputazioak eta berak erabakitako Foru Dekretuak zinatu, bidali eta promulgatzea, eta, halaber, Lurralde Historikoko Aldizkari ofizialean argitara dadin agindua ematea.

18. Foru Diputazioaren lanen martxa onerako eta hartu beharreko akordioak egoki prestatzeko behar diren Barne-Arauak ezartzea.

19. Foru Diputatuei beren kudeaketaren eta dagozkien Departamentuen zereginen gainean bidezko informazioa eskatzea.

20. Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatutako kopurua baino zenbateko txikiagoa duten era guztietako gastuak baimentzea, hala nola muga hau gainditurik ere aldizkako epeguna duten gastu jakinak, Aurrekontuan berariaz aurrikusita daudenak edota Hitzarmenetatik eratorritakoak edo legezko obligazioaren eratzaileak ere, Foru Diputatuen eskumenak salborik.

21. Ezein motatako kontratuak egitea baimendu eta zinatzea, Foru Diputatuen eskumenak salborik, ahalmen honek barne duelarik Proiektua eta honi dagokion gastua eta, halaber, klausula-pleguak eta kontratuaren adjudikatarioa onartzearena, hala nola Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatutako kopurua baino zenbateko txikiagoz, legeek kontratazio-organoari ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

22. Diputatu Nagusiari Foru Diputazioaren izenean dagokio:
a) Era guztietako kontratu, eskritura, dokumentu edo polizak zinatzea, Foru Diputatuek beren ardurapeko Departamentuen kontratu eta gastuetarako dituzten eskurantzak salborik.

b) Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Gipuzkoako Udalerri eta beste Lurralde Historiko eta Administrazioekin erakunde-harremanak izatea.

c) Aurreko atalean aipatutako Enteekin Hitzarmenak eta Lankidetza-Akordioak zinatzea, Foru Diputatuen eskurantzak salborik.

23. Era guztietako ekintzak aurrera eramatea eta helegiteak tarteratzea, estualdi-arrazoiak direla medio, Administrazio Publikoko Organoen eta Justizia Auzitegien aurrean, hauen berri emanez Diputatuen Kontseiluari.